Iniciar sesión

Ni experientziari buruzko konferentzia

El Yo-Experiencia

Ni experientziari buruzko konferentzia

Gizakiak, existentzian zehar, bere izateari berez dagozkion gaitasun guztiak eguneratu ahal ditu era gozagarri eta oso batean. Helburu hori lortzeko tresna bere pertsonalitatea da, hau da, Antonio Blayk erabilitako terminoaren arabera, ni-esperientzia. 

Zergatik ez gara ohartzen hori posiblea dela eta, gainera, erronka hori zirraragarria dela?  Bada, geure bizitzari eta geure buruari buruz daukagun ideiak berak traba egiten digulako. Gure existentzia kezka, arazo, ardura eta betebeharrez beteta dago. Horiek guztiak geure balioaren azterketa edo frogatzat hartzen ditugu eta jarrera horrek segurtasun faltan eta etengabeko tentsiopean egotera behartzen gaitu. Egoera hori posible da geure burua pertsonajearen konplejuen menpe dagoelako.

Ikastaro honetan munduaren eta gizakiaren gaineko bestelako ikuspuntua aurkezten dugu; begirada honen arabera, dagoeneko bagara eta badugu balioa eta gure existentzia izatearen pizgarri eta arrazoi bilakatzen da aldi berean. Bizitza da maisurik onena, ez da froga-zelai bat ezta malko-harana ere, baizik eta garena gauzatzeko eta mundua eraldatzeko eta perfektoagoa egiteko dugun gaitasuna hobetzeko esparru ezin egokiagoa. Mundua guk geuk sortutakoa da eta bertan eragiteko tresna zoragarri bat dugu: geure Ni-esperientzia.

NI-ESPERIENTZIARI BURUZKO HITZALDIAREN EGITARAUA

1.- Unibertsoarentzako eta gizakiarentzako marko kontzeptual bat.
Errealitatea Energiaren, Maitasunaren eta Adimenaren adierazpen bezala.
Gizakia: Energia, Maitasuna eta Adimena gaitasun kontziente bat.

 

2.- Gizakiaren egungo errealitatea.
Zer uste dugu garela. Garena eta daukaguna.
Gizakiaren behar esentzialak.
Ni-esperientzia. Gizakiaren errealitate esistentziala.

3.- Egungo egoeraren eragileak.
Pertsonalitatearen egungo alienazioa.
Lehen haurtzaroa / eredua / larritasuna / Pertsonaia.
Pertsonaia, gure garapena xurgatzen duen alienazioa.

4.- Gizakiaren garapen osorantz.
Gizakiaren gaitasun esentzialekin berriro lotzea
Pertsonalitatearen garapena: bertuteak eta akatsak
Pertsonalitatearen garapena: zailtasunak
Hazkunde pertsonala eta eboluzioa.

Hizlaria

Jordi Sapés de Lema.

Prezioa

150 euros (gehi joan-etorri eta hazkurri gastuak, zonaldearen araberakoak)

Kontaktoa

Info gehiago lortzeko aposta bat bidali ahal duzu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. -era.